Pages

2014/05/11

Lea-Artibaiko ikasle, irakasle eta Berbalagunok Euskaraz Bizi Nahi Dugu!


Oasi txiki batean bizi gara Lea-Artibai eskualdean: Euskaldunen, oasi txiki batean. Euskaraz bizi gara eta Euskaraz Bizi Nahi Dugu!

Aste Santuetako oporrak hartu aurretik urteroko irteera egin genuen Lekeitio, Markina-Xemein eta Ondarroako euskaltegietako ikasle, irasle eta Berbalagunok. Autobus bete jende batu, eta mugaren beste aldera joan ginen. Autopista hartu, eta Donibane Lohitzunen egin genuen lehen geldialdia. Euskal Herriko herririk turistikoenean, hain zuzen ere. Goiza pasatu ostean, Hendaiako Abadie Jauregiari bisita egin eta Hendaian bazkaldu genuen. Arratsaldea pasatu eta gero, etxera bueltatu ginen.

Kontseiluaren kanpainarekin bat egin, eta Euskaraz Bizi Nahi Dut lelopean argazkia atera genuen.

2013/01/21

Euskara ikasleei omenaldia

Sagardotegira!!! Eman Euskara Elkarri!!!
kor
Euskalduntzen edo alfabetatzen zabiltzan ikasle  horri omenaldia egingo dio Korrika kulturalak datorren zapatuan Usurbilen!
Sagardoa, jana, giroa, euskara, esne beltza...

Zer gehiago nahi duzue ba?http://www.korrika.org/?p=3850


2012/12/23

Berbalagun talogileak!

Zelan hasi ditugu oporrak?


Denbora tarte luzean ez dugu abantean eduki gure bloga. Lekeitio, Markina-Xemeingo eta Ondarroako Berbalagunen bloga geldi-geldi egon da. Ixil-ixilik!

Gaurtik aurrera, pilak bete-bete eginda, gure ziber tartea elikatzen joango gara pixkanaka-pixkanaka. Berbalagun, AEK, euskalgintza edo Lea-Artibairekin erlazionatutako albiste, argazki edo bideo interesgarriek tartea izango dute berton.

Esaterako, Leleitioko Santomasetan grabatutako bideotxo hau! Bideoan ikus daitekeen modura, Lea-Artibai, Uribe kosta eta Bilboko Aekideak jo ta su ari dira talogintzan: Eskuz eta makinaz. Bai, makinaz! Davide italiarra eta Adrian argentinarra ere tartean dabiltza. Davide, berak ekarritako, tramankulu modernoaren patroi bilakatu da, eta Adrian, taloen errege.

Gora Santomas, AEK eta Berbalagunak!
http://m.youtube.com/watch?v=tn6IKaDVeF0#

2011/03/13

Ibilaldia...

Ibilaldiko kantu eta bideo klip ofizialean lanean ibili gara, baina kantu eta bideo klip ez ofizialean ere agertzen gara!

Hori Joan! Zu bai zu sukaldaria!