Markina-Xemeinen ere, Berbatalde bat sortu da. Momentuz oso handia ez bada be, lehendabiziko saioa egin zuen joan zen uztailaren 28an. Uda sasoia eta giro ona aprobetxatuz, Lekeition izan ginen, herria ezagutzen (nahiz eta Markinan bizi, batzuk ez baitzuten ezagutzen), eta gero Lea Ibilbidetik osteratxoa egin genuen, Lekeitiotik Oletaraino hain zuzen. Talde txikia izanda, denek izan zuten elkar ezagutzeko eta euskaraz hitz egiteko aukera.
Abuztuan geldirik egon gara, oporrak zirela-eta. Baina irailean bueltan gatoz, berriro ere Berbalagun egitasmoari ekiteko, eskualdeko euskaldun sarea osatu eta sendotzeko asmoz.
2006ko uztaila
Abuztuan geldirik egon gara, oporrak zirela-eta. Baina irailean bueltan gatoz, berriro ere Berbalagun egitasmoari ekiteko, eskualdeko euskaldun sarea osatu eta sendotzeko asmoz.
2006ko uztaila

Ibilbidea hasi baino lehen, Lekittotik bueltatxu bat, "beraneantien" modura.
Atzean Garraitzeko irla (eta ez San Nikolas!)

Marea-Errotako paduretan, Lumentza mendia atzean daukagula.

Mendexako Ospitale zaharren aurrean. Atzean ikusten dira Antzar Jaian erabiltzen diren potiƱak. (Datorren urtean Berbalagunak aterako al du berea?)

Eeeeee! Itxaron! Hainbeste berba ta berba atzean utzi nauzueeeeee!!!

0 iruzkin:
Post a Comment