2008/10/09

Bueltatu gara!

2008/10/9

Aupa Euskalherriko Berbalagun eta Euskaltzale guztiok!

Egia da!, bueltatu gara blog-era hainbeste denbora ta gero.

Berbalagun egitasmoko teknikari aldaketa egon zen maiatzean, eta berria zeharo makala da internet kontuetan; Lasai, ikasiko du...

Argazkian ageri diren hiru neska maja hauek Berbalaguneko fitxak betetzen etorri ziren euskaltegira, eta asko gustatu zitzaizkien mafaldaren azalpenak.

Aprobetxatuko dut esateko, baten batek ez badauko oraindik argi, Berbalagun-ek aukera ematen dizula euskaraz berba egiteko. Talde txikietan, zuk nahi duzun orduan eta egunean, eta dohainik. Euskalduna eta euskaltzalea bazara ere, eta euskaraz bizi nahi duenari laguntzeko borondatea badaukazu, badaukazu -zelan ez!-, lekua gure artean.

Lekeition bagaude taldeak antolatzen, eta trukaketa taldea ere badugu. Frantseza eta Euskera trukatzen duten bi-hiru neska ditugu eta beste talde bat, maila majoarekin, jada hasita dagoena...

Espero dut laister berri gehiagorekin etortzea...

...eta, zuen mezuak?

2 iruzkin:

Anonymous said...

Aupa,

Ikusi dut hor nonbait Wolof ikastaroak antolatzen dituzuela, Ondarroan edo. Senegaletik itzuli berri naiz eta hango lagun batekin eukara-wolof hiztegi bat egiteko asmoa okurritu zitzaigun ikusita zein zaila zen Wolofez idatzitako edozer gauza topatzea.

Ez dakit horrelako asmorik izan duzuen inoiz edo horrelakorik landu duzuen, baina beharbada ideia hona litzateke horrelako zerbait lantzea eta sarean jartzea guztion eskura.

Ni prest nago lan horri heltzeko, euskal filologia ikasi nuen, IXA Taldean ari naiz lanean eta lehen, 7 urtez egin nuen lan Orotariko Euskal Hiztegiaren erredakzio lanetan, beraz, eskarmetua badut antzeko lanetan.

Esango didazue zer iruditzen zaizuen,

Ainara.

PD: nire helbidea ainara.estarrona@ehu.es

Anonymous said...

oso neska jatorrak dirudite.