Aupa Euskalherriko Berbalagun eta Euskaltzale guztiok!
Egia da!, bueltatu gara blog-era hainbeste denbora ta gero.
Berbalagun egitasmoko teknikari aldaketa egon zen maiatzean, eta berria zeharo makala da internet kontuetan; Lasai, ikasiko du...
Argazkian ageri diren hiru neska maja hauek Berbalaguneko fitxak betetzen etorri ziren euskaltegira, eta asko gustatu zitzaizkien mafaldaren azalpenak.
Aprobetxatuko dut esateko, baten batek ez badauko oraindik argi, Berbalagun-ek aukera ematen dizula euskaraz berba egiteko. Talde txikietan, zuk nahi duzun orduan eta egunean, eta dohainik. Euskalduna eta euskaltzalea bazara ere, eta euskaraz bizi nahi duenari laguntzeko borondatea badaukazu, badaukazu -zelan ez!-, lekua gure artean.
Lekeition bagaude taldeak antolatzen, eta trukaketa taldea ere badugu. Frantseza eta Euskera trukatzen duten bi-hiru neska ditugu eta beste talde bat, maila majoarekin, jada hasita dagoena...
Espero dut laister berri gehiagorekin etortzea...
...eta, zuen mezuak?