2009/05/11

EUSKAL HERRI EUSKALDUNA ERAIKITZEN



Ehunka euskaltzalek hizkuntza eskubideen aldeko aldarrikapenagaz bat egin nahi izan dute.
Aurreko urtean Atarrabiak utzitako lekukoa hartu ostean, Hizkuntza Eskubideen VI. eguna ospatu zen herenegun Ondarroan.Adin guztietatako Euskal Herritarrek egun guztiko aldarrikapen egunagaz bat egin zuten.
Euskaraz biziko diren guneakHizkuntza Eskubideen egunean, Ondarroako EHEkEuskaraz biziko diren guneak sortu eta dagoeneko indarrean daudenak babestea eskatu zuen. Horrez gain, Euskarak bizi duen menpekotasun egoeratik irten eta lehentasunezko politikak behar direla azpimarratu zuten. «Horretarako, euskaldunon artean eta kanpoko inongo esku hartzerik gabeko hizkuntza politika burujabea garatzeko eskubidearen alde egingo du EHEk», gaineratu zuten.Turrun arteanTurranaren hotsak eman zion hasiera egunari. Oraindik ere esnatzeko zegoen herria eta Kresala bandakoak eta Artelaneko Euskal Herria herensugeak herri guztiko txokoak girotzen hasi ziren. Orduak pasa ahala, Ondarroako kaleak herritarrez ez ezik, kanpoko jendeagaz betetzen hasi ziren.Bien bitartean, erakusketa aretoan eskualdeko zein nazio mailako hainbat eragileren lan eta materiala jasotzen zuen Euskaraz Bizi guneak ateak zabaldu zituen. Bertan, eskualde mailako hainbat eragileren lana eta materiala ikusteko edota erosteko aukera egon zen.1.500 lagun inguruHerriko hainbat gunetan zer edo zer ikusteko aukera egon zen domekan.Alameda bete jende egon zen Kresala dantza taldeak eskaini zuen dantzaldiari so. Ostean, Alai tabernaren azpian kale antzerki egin zen Ondarroako ikastetxeetako haurren kantaldia ere egin zen.Kantaldia bukatu bezain pronto, eguneko bi ekitaldi nagusienei hasiera eman zitzaien. Euskaraz biziz, Euskal Herri euskalduna lemapean Errebala TxikiƱetik atera eta Itsasaurre plazarantz abiatu zen manifestaziogaz 1.500 bat lagunek bat egin zuten alde batetik. Hau bukatu ostean, enparantzanhasi zen ekitaldi nagusia.Txalaparta doinu eta ehunka euskalzaleen txalo artean hasi zen eguneko ekitaldi nagusia. «Oztopoen gainetik»Ondarroako EHE hasi zen berbetan. Hauek, herrian udalaren euskalduntzearen inguruan daramaten dinamika izan zuten hizpide. Era berean, Uematik kaleratuak izana ere salatu zuten. Ondoren, Iratxe Ibarra eta Xabier Iturraspek bertso bana bota zuten. Bien bitartean, Ondarru Otxoantesanak grafitia egin zuen eskenatokiaren atzean. Bertsolarien atzetik, Uemako lehendakari Jon Bollarrek erakundeak egindako lana birgogoratu eta beraien lana garatu ahal izateko aurrean izan dituzten oztopoak ere mintzagai izan zituen. «Denok batera arraun eginez gero, ezerk ez gaitu porturanzko bidean desbideratuko», adierazi zuen bukatzeko Bollarrek. LeaArtiBAI Euskararien izenean ere Iker Ajuriagerrak zer nabarmendu eduki zuen.«Erabakitzeko ahalmena»Ajuriagerraren hitzei Hainbat taldeko partaideen sokazko instrumentuen melodiek jarraitu zien.Ekitaldi nagusiagaz amaitzeko Iera Arantzamendik EHEren irakurketa zabaltzeko lana egin zuen.Arantzamendik, besteak beste, XXI. mendean herrian bertan norberaren hizkuntzan bizi ezina azpimarratu zuen. «Beharrezkoa dugu euskaldunok, Euskal Herritik Euskal Herrira, Ondarrutik Ondarrura, eta inongo kanpoko esku hartzerik gabe, erabaki horiek hartzea ahalbidetuko digun hizkuntza politika burujabea garatzeko eskubidea, erabakitzeko ahalmena», azaldu zuen.Ekitaldiaren ostean 500 bat lagunek bazkari herrikoiagaz bat egin zuten.

0 iruzkin: