Ekainak 6, larunbata, hiru lagun joan ginen Gazteizen ospatu zen mintzaegunera.Goizean bisita gidatua izan genuen, lunch-a eta gero, alde zaharreko harresia eta eraikin batzuei buruzko azalpen argiak eta zehatzak ematen zituen gidari majo batekin.
Ekaineko lehenengo larunbata izanik, Gasteiz gainezka zegoen eta kaosa nabarmena zen:
Jendea kalez-kale bertsotan, antzerkiak, kontzertuak, eskontzak petardo eta guzti...
Anbiente ona eta eguraldi dexentea.
Bazkaria izan genuen gero,...ez dakit menuarena komentatu edo ez..., ondo legoke hurrengo baterako aniztasuna kontuan eduki eta menua ere denontzat modukoa izatea.Ez genuen espero hainbeste jende artean Ndiomba musulmandar bakarra izango zenik eta gutxiago gure laguntzailea den Miren, begeta bakarra izango zenik!!
Hala ta guztiz, festara joan ginen eta ondo pasatu genuen.
Bazkari osteko erromeria ondo-ondo egon zen; ideia ona dantza gidatuarena!Ndiombari asko gustatu zitzaion oparia, eta pixkat lotsatuta egon arren oso pozik dago.
Argazkian, mintzaeguneko irudia duen PINarekin
0 iruzkin:
Post a Comment