Iaz, arazoak arazo upategi batera joateko asmoa bertan behera geratu bazen ere, aurten ez dugu hutsik egingo. Lea-Artibaiko Berbalagun eta AEK-ko ikasleek irteera antolatu dugu apirilerako. Oraindik data zehatza ez dakigu, baina ziurrenik apirilaren 24an izango da. Data ez, baina lekua aukeratuta daukagu: Laguardiako (Arabar Errioxa) Launa Upategia.
Plana:
Lehenengo eta behin, upategia bisitatuko dugu. Upategiko kide batek upategiko instalakuntzak erakutsi eta ardoa egiteko jarraitzen diren pausu guztiak azalduko dizkigu: mahatsa upategira ailegatzen den unetik, ardoaren elaborazio, ontze eta botilatzera arte.
Bisitaldiaren ostean, ardo dastaketa egiten da mokadutxoarekin. Azkenik, upategiko jatetxean bazkaria. Menua, arabar errioxako menu tipikoa da:
-Nafarroako porruak edo zainzuriak ozpin oliotan.
-Patatak errioxar erara txorizoarekin.
-Arkume errea entsaladarekin.
-Gazta irasagar eta frutarekin.
-Kafe eta likoreak.
-Ogia eta ardoa.
Azalpen guzti-guztiak euskaraz emango dituzte. Launako arduradunak euskaldunak dira eta.
Izena emateko azken eguna datorren eguaztena izango da.
0 iruzkin:
Post a Comment