2010/04/18

Peni penita penaaaaaaaaaaaa!

Ikasturte honetan ere ezin upategira joan: eguna ipinita zegoen, 30 lagunek izena emana zeukaten, autobusa lotuta... baina azkenean ezin!

Gure asmoa hilak 24an, zapatua, Arabar Errioxako Launa upategira bisita egitea zen. Launako arduradunek, ardoa ekoizteko jarraitu beharreko prozesuaren gaineko informazio oso-osoa euskara hutsean eman behar ziguten Lea-Artibaiko AEK-ko Berbalagun, ikasle, irakasle eta lagunoi. Eta ez da gutxi. Zoritxarrez, ez dira asko zerbitzu edo azalpen hori euskara hutsean emateko gaitasuna daukaten ardogileak. Horregatik, guk, aukera aprobetxatu nahi genuen. Bide batez, upategian bazkaltzea zen gure asmoa. Azken momentuan, baina, bertan behera utzi behar izan dugu irteera.

Aukeratutako egunean, azken orduko aldaketak direla eta, upategian bazkaltzeko guztiontzako lekurik ez zegoenez data aldetzeko proposamena egin ziguten upategikoek. Zoritxarrez, ezin beste egunik aurkitu. Ikasturtea amaitzeko ez da askorik falta, eta ia-ia maiatzeko eta ekaineko astebururo dago zer edo zer: azterketak, eskualdeko jaiak... Beraz, hurrengo baterako laga behar...

0 iruzkin: