2010/07/11

Zapato Azulean lanean

Ondarroan jende gehien batzen duen jaia da ziurrenik Zapatu Azule. Ekaineko azken asteburuan gure herria eta herritarrak urdin janzten dira, eta uda sasoiari lagun artean hasiera emateko egun aproposa bihurtu da.
Aurten, XIII. edizioa (ekainak 26) antolatu dute Radixu Irratikoek, eta eguraldia lagun herria gainezka egon da. Euskal Herriko Kamiseta Azoka, Dinamartxa, taloak, txaranga, erraldoiak, umeen jolasak, txosna, txitxarro erreak... bada non aukeratu Zapato Azuleko egitarauan. Oraingoan, gainera, Cantabriko tabernako Pantxo Bedialauneta sukaldariaren eskutik Zapato Azule Pintxoa sortu dute.
Radixukoek laguntza behar zutela eta, gure Berbalgun sarera duela gutxi batutako Joan (argazkian erdi-erdian dago) , jo ta su ibili da aitatutako pintxoei azken beroaldia eman eta eman. Manu ere ez da gutxiago izan, eta Kamiseta Azoka muntatzen ibili da. Zentzu horretan, euskara ahoan eduki ez eze, herriko kultur dinamikan ere sartzen ari dira pixkanaka-pixkanaka Ondarruko Berbalagunak.
Aurrekoan, Radixukoek irratia erabiltzen laga ziguten Berbakideoi. Oraingoan, mesedea bueltatu diegu.
Elkarri lagunduta, urrun ailegatu gaitezke.

0 iruzkin: