2010/10/24

Berbalagunen izena eman nahi?

Mintzapraktika programetarako kanpaina ipini du martxan, beste behin ere, AEK-k. Atera arbela kalera! lemapean, euskara ikasleak euskaraz berba egitera animatu nahi ditu, eta bide horretan, euskaltegian ikasitakoa kalera eroaten lagundu! Horrenbestez, aurten mintzapraktika programa batean parte hartu nahi duten guztiek izena emateko aukera zabalik dute.

Dakizuen modura, mintzapraktika programetan edozeinek har dezake parte: besteak beste, euskaldun zaharrek, euskaltegiko ikasle ohiek edo euskaltegiko ikasleek. Programotan, euskaraz berba egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz berba egiteko ohiturarik ez dutenekin batzen ditugu. Horren seinale dira Euskal Herriko lurralde guztietako hiri, herri eta auzoetan abantean dauden taldeak.

0 iruzkin: