2010/12/12

Euskara ikastea posible da?

Ondarroako Berbalaguneko koordinatzailea izateaz gain, AEKn irakasle ere banabil.
Azken asteko klase batean euskara ikastea posible den ala ez eztabaidatzen pasatu genuen ia-ia ordubete. Nik baietz uste dut! Nire ikasleetako bat, ordea, ez dago ados nirekin.
Ezina ekinez egina leloak dioen modura, lana gogotik eginda, zelan ez da ba posible izango?
Inguruko adibide bat ipintzeagatik, azken urte bietan nirekin ikasle eta Berbalagunen ibilitako Richard ingelesaren kasua ipini nion mahai gainean. Ikasle mesfidatiak Richard ezagutzen du, baina bere euskalduntasunaren berririk ez zeukan. Izan ere, bien arteko harremana ingelesez sortu eta jorratzen dute.
Richardekin ostiral arratsaldetan egiten dut Berbalagun, eta gure mintzasaioak euskara hutsezkoak direla frogatzeko gobitea luzatu diet eztabaidan parte hartu zuten guztiei.
Akaso, eta zorte pixkatekin, taldea handituko dugu. Inor gehiago animatzen al da?

2010/12/08

Esker Emate Eguna


Ikasturte berri honetan berbalagun berriak egitea kostatzen ari zaigu, baina badira-badira...
Aurrekoan Eli eta Marketa berbalagun berriekin bazkaria antolatu genuen. Esker Emate bazkaria. Makina bat lagun, ezagun eta ezezagun batu zitzaizkigun hitzordura!
Indio oilarra, barazkiak, errioxako ardoa...
Ostean, txikiteoa ta Esne Beltza ikustera joan ginen!