2011/01/23

Berbalagunak uhinetan

Gabonetako oporren ostean, erritmoa ezin hartuta ibili gara Berbalagun asko. Urte berrirako asmo eder ugari, ideiak ere beste hainbeste, eta horrelakoetan sarri gertatzen den bezalaxe, ezin ordenatu. Ezin martxan ipini!
Ondarroako irrati librean (Radixu Irratian) irratsaioa hartzeko proposamena egin nien aurreko batean berbakide batzuei. Era horretan, euskaraz berba egiteko beste modu bat edukiko dute. Pentsatzen ari dira: egin ala ez egin! Hori da kuestioa!
Bien bitartean, Zubi Zahar ikastolako ikasle etorkinekin antzerako zerbait egingo dugu. Izan ere, klase orduetan irratsaioa prestatuko dugu eta gero irratira joango gara grabatzera. Gazteek egin ahal badute...

0 iruzkin: