Aupale,
zer moduz?
gu oso oso liatuta, lanpetuta, alpertuta...
zer esango dugu ba...
2011 urte betea datorkigu ondarrutarroi: Korrika, Ibilaldia... Batera zein bestera ailegatzeko nonbaitetik astia hartu behar ta... Blog-a ahaztuta eduki dugu! Bloga bai, baina Berbalagun, EZ!!!!
Aurrekoan Txuserra (Zaragoza, Aragoi) ta biok (Ondarroa, Euskal Herria) Berbalagun solidarioa egitera joan ginen. Biok ala biok odola ematera joan ginen euskara lagun. Gaixoei laguntzeaz gain, autobus osoa euskaraz berbetan ipini genuen.
Zaragozako euskaldun batek euskaraz egin ahal badu, autobuseko bertoko langileek ezin dute hala? konpromiso itzelian jarri genituen...
0 iruzkin:
Post a Comment