Pages

2014/05/11

Lea-Artibaiko ikasle, irakasle eta Berbalagunok Euskaraz Bizi Nahi Dugu!


Oasi txiki batean bizi gara Lea-Artibai eskualdean: Euskaldunen, oasi txiki batean. Euskaraz bizi gara eta Euskaraz Bizi Nahi Dugu!

Aste Santuetako oporrak hartu aurretik urteroko irteera egin genuen Lekeitio, Markina-Xemein eta Ondarroako euskaltegietako ikasle, irasle eta Berbalagunok. Autobus bete jende batu, eta mugaren beste aldera joan ginen. Autopista hartu, eta Donibane Lohitzunen egin genuen lehen geldialdia. Euskal Herriko herririk turistikoenean, hain zuzen ere. Goiza pasatu ostean, Hendaiako Abadie Jauregiari bisita egin eta Hendaian bazkaldu genuen. Arratsaldea pasatu eta gero, etxera bueltatu ginen.

Kontseiluaren kanpainarekin bat egin, eta Euskaraz Bizi Nahi Dut lelopean argazkia atera genuen.

No comments: